Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Solasak muga gainean

“Solasak muga gainean” izeneko ziklo berri honek gaur egungo eta etorkizuneko komunikazioaren eta bitartekoen inguruan (prentsa idatzia, irratia, telebista, mundu digitala) hausnartu eta eztabaidatu nahi du.

Jardunaldiak otsailaren 27an, martxoaren 12an eta martxoaren 24an izango dira, eta komunikabideetako profesionalak bilduko dira, komunikazioaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko eta iritzia emateko haien ikuspegitik. Hain zuzen ere, otsailaren 27an, Griselda Pastor kazetariak, Bruselako SER irrati kateko berriemaileak, eta Mikel Rotaetxe Euskadi Irratiko Bruselako berriemaileak Europar Batasuneko dinamikak eta Europako erakundeetako komunikatzeko modua aztertuko dituzte, bakoitzak bere ikuspegi profesionaletik. Martxoaren 12an, Rosa Mª Calaf eta Xabier Madariaga kazetariek hartuko dute parte zikloan. Martxoaren 24an, berriz, mahai-ingurua egingo dute, eta egoitza Gipuzkoan duten Euskal Herriko egunkari nagusietako zuzendariak izango dira parte hartzaile: Jose Gabriel Mujika (El Diario Vasco), Eduardo Iribarren (Diario de Noticias de Gipuzkoa), Iñaki Soto (Gara) eta Martxelo Otamendi (Berria). Maite Reizabal eta Marina Landa, Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko Graduko ikasle ohiak, arituko dira moderatzaile lanetan.

Data

 

Data Hiltzaldia Hizlariak Baliabideak
 27 de febrero de 2020 Dinámicas comunitarias y forma de comunicar en las instituciones europeas  Griselda Pastor eta Mikel Rotaetxe Flickr YouTube 
12 de marzo de 2020   Rosa Mª Calaf eta Xabier Madariaga Flickr YouTube 
24 de marzo de 2020   José Gabriel Mujika (El Diario Vasco), Eduardo Iribarren (Diario de Noticias de Gipuzkoa), Iñaki Soto (Gara) y Martxelo Otamendi (Berria).