Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Pioneras

 

Emakumeen euskara bauta. Irene Arrarats, Miren Azkarate, Itxaro Borda y Arantza Urretabizkaia (30/11/2018)

Emakumeen euskara bauta. Irene Arrarats, Miren Azkarate, Itxaro Borda y Arantza Urretabizkaia (30/11/2018)

Azaroaren 30ean, “Emakumeak leman” hitzaldi zikloaren barruan, “Emakumeen euskara batua” jardunaldia ospatuko da Donostian, Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutoak antolatuta DeustoForum Gipuzkoarekin elkarlanean. Emakumeek zer leku izan duten eta egun duten euskararan batasun bidean aztertzea izango da jardunaldiaren helburu nagusia. Aurten bete dira 50 urte Euskaltzaindiak euskara eredu bateratua abian jarri zuenetik, hots, euskara batuaren jaiotza ofizialetik. Arantzazuko Batzarrean daude urtemuga bete berri duen lorpenaren oinarriak; izan ere, 1968. urteko urriaren 3an, 4an eta 5ean bildu ziren Euskaltzaindiako kideak Arantzazuko santutegian, besteak beste, hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko.Baina, Arantzazuko biltzarrean non zeuden emakumeak? galdera hau izan zen solasaldiaren abiapuntua ostiraleko jardunaldian.
Parte hartu zuten:

  • Irene Arrarats (Hernani, 1967), Berria egunkariko euskara arduraduna eta euskaltzain urgazlea.
  • Miren Azkarate (Donostia, 1955), Euskaltzain osoa, hizkuntzalaria, irakaslea eta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia.
  • Itxaro Borda (Baiona, 1959), idazlea.
  • Arantxa Urretabizkaia ( Donostia, 1947), idazle eta kazetaria, euskaltzain urgazlea.
  • Juan Luis Zabala (moderatzailea), (Azkoitia, 1963), idazle eta kazetaria.

Flickr-en bilduma ikusi 

Kathrine Switzer. Pioneras - Emakumeak leman

1967an, emakume batek bere kirol grina berdintasunaren aldeko borrokaren zerbitzura jartzeko ausardia izan zuen. Keinu hori, ‘get out’aren aurreko erresistentzia hori, ikur bihurtu zen berehala. Orduz geroztik, emakume askok egin dute borroka espazio berriak irekitzeko bai kirolean eta bai gure gizartean, emakumeak ahalduntzea lortu nahian.

 Azaroaren 13an, Kathrine Switzerek zuzen-zuzenean kontatu digu DeustoForumen bere esperientzia. Marathon woman ezagunarekin kirolari, berdintasunari eta bizitzako filosofiari buruz hitz egiteko aukera dugu. Historia eginez. Berdintasuna helburu.

 

13/11/2018 - Kathrine Switzer, “Premio Deusto a los Valores en el Deporte”