Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Opera bihotzetik

 

Opera lokarri, egitasmo berriak programa erakargarria proposatuko du; izan ere, eszena-zuzendariek, musika-maisuek, abeslariek eta hainbat motako profesionalek hartuko dute parte ekimenean, operari buruzko ikuspegi humanistagoa, afektiboagoa eta pertsonalagoa islatzeko. Horren harira, parte-hartzaileen ikuspuntu profesionala ez ezik, beren sentimenduak, bizipenak eta emozioak ere jorratu nahi ditu, ikuspegi akademikoa gainditzeko eta proiekzio mediatiko nahiz sozial handiagoko guneak zabaltzeko.

Luis Gago argitaratzaile eta musika-kritikari ezaguna arituko da zuzendari eta moderatzaile. Gagok ABAO-OLBEko Denboraldiko Liburuaren argitalpena koordinatzen du, eta Bonneko Beethoven-Hauseko Ganbera Musika Jaialdiaren zuzendarikidea da. Halaber, liburu ugari itzuli ditu, baita artikulu eta monografia espezializatu asko idatzi ere. Orobat, beste hainbat zereginen artean, gaztelaniazko azpitituluak prestatzen ditu Royal Opera House, English National Opera eta Berlingo Orkestra Filarmonikoaren Digital Concert Hallerako.

Zikloa “OLBE 1.000 opera-emanaldi Bilbon” oroigarrizko programaren barnean dago, zeina ABAO-OLBEren 67. denboraldian garatuko den.

Data Hiltzaldia Hizlariak Baliabideak
10 de octubre de 2018  Opera bihotzetik  François Le Roux Flickr YouTube 
4 de diciembre de 2018  Opera bihotzetik  Roberta Alexander Flickr YouTube 
21 de enero de 2019  Opera bihotzetik  Sir Peter Jonas Flickr YouTube 
20 de mayo de 2019  Opera bihotzetik David Parry Flickr YouTube