Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Laguntzeko adi

Gizarte gero eta konektatuago honetan, ez dago migrazioaren berririk ez dakienik. Gaur egun, mundu osoko 258 milioi pertsonari eragiten dio fenomeno horrek.

Familiako lotura, truke ekonomiko eta/edo kultura arlokoak direla eta, pertsona guztien bizitzan du eragina fenomeno horrek, neurri handiagoan edo txikiagoan, bai jatorrizko herrialdeetan eta bai harrerakoetan. Azken horietan, zenbait lider politiko (Trump, Bolsonaro, Le Pen edo Farage, esaterako) zinismoz mintzo dira Giza Eskubideei buruz eta immigranteen kontrako gorrotoa hauspotzen dute. Horrela, azken hauteskundeetako emaitzetan ikusi ahal izan dugunez, “populismo autoritarioari” lotutako politikak oraindik ere aplikatu eta zabaltzen dira, denen izu eta harridurarako.

Hala ere, migrazioa garapenerako behar-beharrezkoa dugu. Hala adierazten du Nazio Batuen Erakundeko Agenda 2030ek. Izan ere, pobrezia mota guztiak mundu osoan desagerraraztea da Garapen Jasangarrirako lehenengo Helburua (GJH). Helburu hori lortuta, populazioak beteta izango lituzke oinarrizko beharrizanak (elikadura egokia, osasuna, hezkuntza eta edateko ura eskura izatea).

Gaur egun, oraindik, pobreziak, indarkeriak eta aukera faltak mugatu egiten dute elkarte garapena eta milioika pertsona bultzatzen ditu, beren etxea eta komunitatea utzi eta etorkizun hobearen bila joatera. Zorionez, badira pertsonak konpromisoa bizi dutenak, desberdintasun eta gizarte bidegabekeriak salatzen dituztenak, zoritxarrekoenei begiratu eta haien aldeko konpromisoa hartzen dutenak.

“Laguntzeko adi” mundura begira egindako bidaia bat da, begirada zuhur eta sakonez egina, konpromiso eta laguntzako esperientziak abiaburu harturik. Sufritzen ari direnen errealitateari begiratu eta bidegabekeriak salatu nahi ditugu, erakutsi egin nahi dugu politika globalek baztertu, erabat ikusezin bihurtu eta bidegabe tratatu dituzten pertsonen mundua. Ziklo honek gizartean “aldaketarako hazi” bihurtzeko gonbidapena erein nahi du.

Laguntzen du:

 DC


 

Gonzalo Fanjul: “El problema son las fronteras. Cómo reemplazar un sistema migratorio fallido”. (10 de diciembre de 2019)

Gonzalo FanjulGiza historia mugikortasun eta migrazioen historia da, batetik bestera doazen pertsonena, etorkizun oparoa eta segurtasun bila beste toki batera joaten direnena. Gurea bezalako herrialdeak migratzaileen jatorri edo hartzaile izan dira, unean-uneko egoeraren arabera. Denok gara, seguru asko, mugikortasun horren ondorengo. Indarkeria eta desberdintasunak dira munduan lekualdaketarik gehien eragiten dutenak. Aldi berean, beldurra zabaltzen da eta immigranteen kontrako bazterkeriak diskurtso eta politika xenofobo eta defentsiboagoak ekartzen ditu.

Badira, hala ere, giza mugikortasuneko esperientzia positiboak, gaur egun ditugunak bezain murriztaileak eta beldurtiak ez direnak. Giza mugikortasunari buruzko kontakizun bat behar dugu, gaurkoa ordezkatuko duena, ezkerrak eta eskuinak arazo eta mehatxu gisa ikusten duten hori ordezkatuko duena.

 Gonzalo Fanjulek, ikertzailea eta pobreziaren aurkako aktibistak, giza mugikortasuna jorratuko du, huts egin duen migrazio ereduari alternatibak emanez.

 

Informazio gehiago


Miradas para acompañar