Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ezohizko hiltzaldiak

La ciencia, la gran desconocida de los Derechos Humanos

Mikel MancisidorZientziarako giza eskubidea 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta berori garatu zuten Giza Eskubideetako itunetan sartuta zegoen. Eskubide horren konplexutasun teorikoak eta ondorio praktikoen zabalak, ordea, eskubidea gutxi garatzea ekarri zuen; eta, gaur egun ere, ia ezezaguna egiten zaigu.

Zientziarako eskubidea kultura eskubideen familiako dugu eta multzo horrek bultzada teoriko eta politiko azpimarragarria izan du azken urteotan, ondorio politiko eta judizial berritzaileak ekarri dituena. Zientzia eta haren emaitzak gero eta erabakigarriagoak izani, mundu mailan ongizate ekonomiko, sozial eta pertsonalerako, Giza Eskubideen atal horrek garrantzi handiagoa hartu du.

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeak arlo hori sustatzeko eginkizuna hartu zuen bere gain, eta datozen urteetan ikusiko ditugu politika zientifiko eta teknologikoen ondorio praktikoak, baita zientzian aritzen diren pertsonengan dituenak ere.

 

Mikel Mancisidor Nazio Batuen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kidea da.

 Flickr-en bilduma ikusi


Ignaziar lidergoa: José Mª Guibert – Xabier Albistur solasaldian

Liderazgo ignacianoFelix Arrieta Frutos, DeustoForum Gipuzkoako zuzendariak, eta José Javier Pardo Izal, Zentro Loiolako zuzendariak, gonbidatzen zaituzte hurrengo solasaldira "Ignaziar lidergoaren gakoak: gaur egungo erronkei erantzuna ematen dien karisma

Parte hartuko dute:

  • José Mª Guibert, rector de la Universidad de Deusto y autor del libro “El liderazgo ignaciano”
  • Xabier Albistur, doctor en Sociología y autor del libro “Ignacio de Loyola, un líder para hoy”
  • Moderatzaile: Felix Arrieta Frutos, director de DeustoForum Gipuzkoa

Flickr-en bilduma ikusi YouTube-en bideoa ikusi


Construcción de la Paz en Colombia. Los desafíos en el camino hacia la reconciliación

Construcción de la Paz en ColombiaAsteazkenean, urriak 25, Deusto Forum Gipuzkoak, Alboanek eta Loiola Zentroak hitzaldia antolatu dute, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz: "Kolonbiako bake eraikuntza. Adiskidetze prozesuaren bidean topatzen diren erronkak", Guillermo Guerrero CINEP-Bakerako Programaren zuzendariaren eskutik.

 Ikerketa eta Hezkuntza Popularraren Zentroa-Bakerako Programa (CINEP/PPP) Kolonbiako Jesusen Konpainiaren orientabideetatik abiatuta, gizarte aldaketa sustatzen duen irabazi asmorik gabeko fundazioa da. CINEP/PPP-ak gizarte justuago, demokratikoago eta baketsuago bat eraikitzeko egiten du lan, baztertutako gizon-emakume eta biktimen alde eginez.

 

Asmo horretan, bakea eraikitzeko, giza garapen integrala eragiteko, eskubideak gauzatzeko eta demokrazia hedatzeko alternatibak sortzen ditu, ikerketa eta informazio ekoizpena, hezkuntza, gizarte prozesuen indarketa, intzidentzia eta komunikazioaren bitartez.

Flickr-en bilduma ikusi  YouTube-en bideoa ikusi


"Derecho de libre determinación y derecho a decidir: nueva soberanía y derechos humanos en el siglo XXI."- liburuaren aurkezpena.

FotoFelix Arrieta Frutos, DeustoForum Gipuzkoako zuzendariak eta Gorka Urrutia Asua, 'Pedro Arrupe" Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak, gonbidatzen zaituzte liburuaren aurkezpenera

Izenburua: Derecho de libre determinación y derecho a decidir: nueva soberanía y derechos humanos en el siglo XXI.
Egilea: Xabier Ezeizabarrena
Aurkezpena: Eduardo J. Ruiz Vieytez (Decano de la F. Ciencias Sociales y Humanas- Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Dekanoa)

El acto tendrá lugar el viernes 14 de julio a las 12:00 h en el Centro Loyola Donostia-Sala Arrupe (Andia, 3 - 20004 Donostia) 

 

Flickr-en bilduma ikusi


Turismo: ¿Nuevos escenarios, nuevos retos?

Turismo DonostiFelix Arrieta Frutos, DeustoForum Gipuzkoako zuzendariak, eta Marina Abad, Deustuko Unibertsitateko Turismo Salieko koordinatzaileak, atsegin handiz gonbidatzen zaituzte hitzaldi solasaldira: :

Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroleko diputatuak, (solasaldiko moderatzailea)
Kino Martínez –Gipuzkoa Ostalaritzako idazkari nagusia
Paul Liceaga– ADEGIko Hotelen sektore elkartearen zuzendaria
Asier Pereda –Euskadiko apartamentu turistikoen elkarteko presidentea
Maite Valmaseda -Gipuzkoako Merkatarien Federazioko zuzendaria

  

 Flickr-en bilduma ikusi YouTube-en bideoa ikusi


Tratado de Roma. Un aniversario marcado por el Brexit

Mosaico Solbes 

 

Erromako Ituna sinatu eta 60 urtera, Europa berriro dago kolokan. Gertakari erabakigarriek astintzen dute: 2008an lehertutako krisi ekonomikoa, Siriako gerraren ondoriozko migrazioen olatu eskerga, Erresuma Batuak Europar Batasuna uzteko erabaki atzeraezina, eta ultranazionalismo separatisten erretena zabaltzea, besteak beste. Bada garaia Bruselak bere buruari ispiluan begiratu eta berriro definitzeko, jarraipena ziurtatu ahal izateko.


Gai horren inguruan sakontzeko, europar gaietako aditu panel bikaina izango dugu, Europaren etorkizunari buruzko haien ikuspegia emateko eta gurekin ikuspegi hori partekatzeko. Ekitaldiaren sarrera Luc Theisek egingo du, Deusto Business Schooleko zuzendari nagusiak.

 

 

Flickr-en bilduma ikusi  YouTube-en bideoa ikusi


La última revolución

Daniel CareñoDigitalizazioa dela eta, munduak historian izan duen iraultzarik handienetakoari egin behar dio aurre; eta ez dago jarduera edo sektorerik aldatu barik geratuko denik. Izan ere, “Big Data”, “gauzen interneta”, 3D inprimaketa, robotika, adimen artifiziala edo errealitate birtuala, besteak beste, aldatzen ari dira enpresen negozio ereduak, joko arauak eta lehiakortasuna.

Daniel Carreño General Electric (GE) Españako presidente eta CEOak azalduko digu zelan ari den GE bere 125ko historiako aldaketarik handienari aurre egiten, industria digitalaren esparruko lehenengo konpainia bihurtzeko.

 

 

Flickr-en bilduma ikusi YouTube-en bideoa ikusi


Ponle cara a la acromegalia

SoniaJakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, bere Ohiko Bilkura ospatuko du Deustuko Unibertsitatean apirilaren 7an. Akademia, urtean birritan biltzen da Ohiko Bilkuran, eta udaberriko Bilkura hau euskal kultura arloko unibertsitate batean izango da, hain zuzen ere, Deustuko Unibertsitatea izango da 2017an anfitrioi. Biltzar honen esparruan, Jakiundek honako hitzaldi hau eskainiko du DeustoForumen, etorri nahi duten guztientzako.

Akromegalia da, behin pertsonaren hazkundea amaitutakoan, hazkunde hormonaren gehiegizko jarioak eragiten duen gaixotasuna. Kasurik gehienetan, hipofisiko tumore onbera batek eragiten du eta batzuetan herentziazko sindrome baten barruan ere ager daiteke. Prebalentzia 40-60 kasukoa da milioi bat biztanleko, eta gaixotasun arrarotzat hartzen da (5 kasu baino gutxiago 10.000 biztanleko).

 

Aldaketa fisikoak eragiten ditu (aurpegieran, eskuak eta oinak hazten dira), alterazio osteoartikularrak, loaldiko buxatze apnea, karpoko kanalaren sindromea, diabetesa, hipertentsioa, miokardipatia, etab. Heriotza tasa adin eta sexu bereko populazio orokorrarena baino altuagoa da. Diagnostiko eta tratamendu goiztiarrarekin, hazkundearen hormonaren maila kontrola daiteke eta heriotza tasa eta gaixotasun horri lotutako beste batzuk murriztu.

5 eta 8 urte bitarteko atzerapena dagoela estimatzen da, lehen sintomak antzematen direnetik. Hori dela eta, aurre egin behar zaio akromegaliari, hazkundearen hormonaren eragina jasotzen den denbora murrizteko eta, hartara, heriotza tasa eta gaixotasunari lotutako beste gaixotasun batzuk ere mugatuagoak izan daitezen eta gaixotasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobea izan dadin.

 Flickr-en bilduma ikusi YouTube-en bideoa ikusi


Idas y venidas. Ciudad, Museo y ciudadanía

ZugazaJakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, bere Ohiko Bilkura ospatuko du Deustuko Unibertsitatean apirilaren 7an. Akademia, urtean birritan biltzen da Ohiko Bilkuran, eta udaberriko Bilkura hau euskal kultura arloko unibertsitate batean izango da, hain zuzen ere, Deustuko Unibertsitatea izango da 2017an anfitrioi. Biltzar honen esparruan, Jakiundek honako hitzaldi hau eskainiko du DeustoForumen, etorri nahi duten guztientzako.
“Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía” hitzaldiaren bitartez, azken hamarkadetan museoek bizi izan dituzten aldaketa handien inguruan hausnartzen saiatuko gara. Joera sozio-ekonomikoetako izan diren aldaketen isla baino ez dira aldaketa horiek, gure hiri eta herritarrei eragiten dieten aldaketenak. Horretarako, Bilbora egindako joan-etorria baliatuko du. Izan ere, Bilbo museoen bitartez moldatu den hiriaren azterketa kasurik paradigmatikoena bilakatu da. Horrela, fenomeno global hori tokiko ikuspegi batetik aztertuko du.

Nazioarte mailan dagoen museo handietariko baten zuzendaritzan, Prado Museoarenean, izan duen esperientzia hurbila eta Bilboko Arte Ederren Museoan hasi berri duen etapa kontuan hartuta, gaur egun museoek bizi dituzten paradigma aldaketak izango ditu hizketa gai Miguel Zugazak.

 

Flickr-en bilduma ikusi YouTube-en bideoa ikusi


Misivas del terror. Análisis ético-político de la extorsión y la violencia de ETA contra el mundo empresarial

Misivas
“Misivas del terror” lanak estortsioaren zirrikitu etiko eta politiko nagusienetariko batzuk erakusten dizkigu. ETAk erabilitako indarkeria mota horrek biktimak haien jarduera kriminalaren derrigorrezko partaide izatea eragin nahi zuen. Herritarren arteko bizikidetza onbideratzeko ezinbesteko baldintza da, memoriari dagokiona, bidegabe egindako gaizkia salatzea.
Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroarekin batera antolatutako ekitaldi honetan aurkeztuko dira lan horren edukia argitzen duten funtsezko gakoak. Lehenengo, Izaskun Sáez de la Fuentek eta Xabier Etxeberriak aletuko dute indarkeria horren ikuspegi etikoa eta politikoa. Ondoren, José Antonio Zamorak, CSICeko Filosofiako Goi Institutukoak eta biktimetan eta memorian adituak, irakurketa propio bat egingo du, autoreekin izango den solasaldia indartzeko. Javier Arellanok Etika Aplikatuko Zentroko zuzendariak aurkeztu eta moderatuko du solasaldia..

Informazioa gehiago YouTube-en bideoa ikusi


Desigualdad infantil y políticas públicas en Euskadi.

Haurren arteko desberdintasuna Euskadin asko hazi da azken urteotan, batez ere, pobretutako populazioaren diru-sarrerak neurrigabe murriztu direlako, gainerako populazioarenekin konparatzen baditugu. Horrek izugarri zabaldu du tarteko errenta duten umeen eta errenta baxua duten umeen arteko etena. Guraso bakarra dutenak eta atzerritarrak dira kalterik handiena izan dutenak.
Euskadiko umeen arteko desberdintasun horren arrazoiak eta ondorioak aztertzeko,

Save the Children erakundeak, umeen aldeko erakunde independenteliderrak,
“Desheredados” (Ondasungabeak) txostena aurkeztuko du. Autonomia Erkidegoko egoeraren analisia egin eta umeek aukera berdinak izan beharra azpimarratzen du, baita eta zenbait gomendio eman ere helburu horretara heltzeko. Etorkizunera begira pentsatu eta lan egiten duen gizarteak, bere burua justutzat duenak, ezin die egungo umeen beharrizanei entzungor egin.

Flickr-en bilduma ikusi  YouTube-en bideoa ikusi


La justificación por la fe: más allá del siglo XVI

Antonio González1517an, Martin Luterok 95 tesi argitaratu zituen Elizak egindako “abusuak” zirela eta. Gertaera erabakigarria izan zen Erreformaren mugimenduan. Hain zuzen ere, aurten betetzen dira 500 urte mendebaldeko Elizaren mendeetako banaketa mingarri hartatik.

Urteurren hori eta “Kristauen Batasunaren aldeko otoitz-astea” ospatzen direla eta, DeustoForumek Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultatearekin bat egin du eta hitzaldi bat antolatu du justifikazioaren dotrinari buruz, protestanteen, katolikoen eta protestantismoaren adarren arteko banaketaren arrazoi izan zenetakoari buruz. Fedeari eta egintzei, gizakiaren borondateari eta Jaungoikoarenari, aukeramenari eta predestinazioari ematen zaien papera banaketa eta eztabaidako elementu bat izan da.

Horren inguruan sakontzeko eta hausnartzeko, Antonio González Fernández filosofo eta teologoa hurbilduko zaigu, Xavier Zubiri Fundazioko Ikerketa eta Argitalpenen zuzendaria.

Flickr-en bilduma ikusi


Tres décadas de música de cine: James Newton Howard vs Fernando Velázquez

CompositoresZinemako musika bitartekorik erabiliena da gaur egun musika-konpositoreek euren sormen-lanak adierazteko. Melodia eta soinu-bandak filmak bezain ezagun bihurtzen dira eta gure oroimenean gordetzen ditugu. Hain gaztea ez den nori ez datorkio burura Pretty Woman filmaren doinu nagusia, Julia Robertsen oroimenarekin batera.

30 urtetako etengabeko arrakasten ondoren, sari eta nominazioen ondoren, James Newton Howard amerikarrak gurekin partekatuko ditu musikari eta zinema munduari buruzko esperientziak eta hausnarketak. Era berean, Fernando Velázquez Lo imposible filmaren soinu-bandaren autore gazte eta saritua ere hurbilduko zaigu. Biek hitz egingo dute musikaz eta zinemaz. Zalantzarik gabe, esperientzia paregabea izango da zazpigarren artea maite dugun guztiontzat

.

 

Flickr-en bilduma ikusi


Cuerpos violentados de mujeres refugiadas. Por una teología feminista de la liberación

SusanaEmakumeak, gorputz soil bihurtuta, gerrako harrapakinaren parte ziren eta gerlarien aurrean jartzen zituzten haien suhartasuna eta suntsitzeko ahalmena akuilatzeko. Emakumeen gorputzak, haien jabetzak ematen zuen ohore maskulinoaren sinbolo bihurturik, gerrako arma gisa erabili izan dira eta erabiltzen dira, arerioari kalte moral gehiago egiteko. Gogora bitez, besteak beste, Balkanetako gerrako emakume musulmanen bortxaketa masibo eta sistematikoak, umilaziorik sakonena eragiteko eta belaunaldi oso bat markatuta uzteko. Emakumeen gorputza, ohorea neurtzeko bataila-eremu bihurturik, errealitate poliedriko gaurkoegia da.

Jon Sobrinok herrialde gurutziltzatuez esaten duenaren ildotik, emakumeen gorputzak tortura eta irainak jasan ditu, gurutziltzatuaren emakume irudia bezala; eta, sinbolo bihurturik, “non da Jainkoa?” galdetu eta oihu eragiten digu. Eta sinestunei erantzun bat emateko deia egiten die. Gurutziltzatu horrengan dugun fedea eta horren ondoriozko hausnarketa teologikotik abiatuta, emakume teologo eta sinestunek eman dute erantzun bat, hain egoera larrietan dauden emakumeak ahalduntzeko eta bultzatzeko. Gai horren inguruan arituko da Susana Becerra azaroaren 15ean, DeustoForumen.

Flickr-en bilduma ikusi


Sin ellas no hay futuro

Nele SegersZelan bizi da emakume bat krisi humanitarioko egoeran? Imajina dezakezu? Datu bat: 800 emakume inguru hiltzen dira egunero, haurdunaldiko eta erditzean izandako arazoengatik. Hori zati bat baino ez da. Gehiago ere badago: amak umeari GIB birusa transmititzea, fistula obstetrikoa, sexu indarkeria, emakumearen bizitza arriskuan jartzen duten abortuak. Solasaldi honetan, emakumeengan, haien osasunean, bereziki ugaltzeko osasunean duen eragina aztertuko dugu eta zelan erantzuten dion Mugarik gabeko Medikuak erakundeak arazo horri.
Mugarik gabeko Medikuak gatazka egoeran dauden 60 herrialde baino gehiagotan ari da lanean. Halakoetan, osasuna izateko eskubidea ia luxuzko kontua da. 2015ean, 220.000 erditze artatu genituen, sexu indarkeriaren 11.000 biktimari lagundu genien, 6.800 emakume haurdun tratatu genituen, GIB birusa seme-alabei ez kutsatzeko. Baina gutxi iruditzen zaigu; halako heriotza gehiago saihestu nahi ditugu. Emakumearen osasuna, gizarte osoaren funtsezko parte den aldetik, hobe daiteke eta hobetu behar da, asko baitago jokoan: HAIEK GABE EZ DAGO ETORKIZUNIK

Nele Segers. Mugarik Gabeko Medikuen erreferente teknikoa sexu eta ugaltze osasun arloan

Flickr-en bilduma ikusi  YouTube-en bideoa ikusi


Clinton vs Trump. Claves de unas elecciones insólitas

America VotePresidentziarako aspaldiko lehiarik polemikoenean dago murgilduta AEB, bi hautagai erabat desberdinekin eta azken hamarkadan goitik behera aldatu den munduan. Negozioetako handiki eta telebistako izar Donald Trumpek eta lehen dama ohi, gobernadore ohi eta Estatu idazkari ohi Hillary Clintonek Etxe Zurira iristea baino askoz gehiago dute jokoan. Politikaz, herrialderako egoki diren neurri ekonomikoez, merkatu askeaz, ingurumenaren garrantziaz, herrialdearen energia etorkizunaz eta AEBk munduan duen posizio globalaz dituzten ikuspegi desberdinek alde batera edo kontrakora eraman dezakete herrialdea. Baina hautagai batek edo besteak irabazteak ondorio garrantzizkoak izango ditu, ez bakarrik barne mailan. Aliatuak eta bazkideak ere azaroaren 8an zer gertatuko zain daude.
Ez-ohiko kanpaina horren inguruko gakoak, egoera posibleak eta ondorioak ezagutzeko, DeustoFurumen izango ditugu Carlota García Encina, Real Instituto Elcanoko analista, eta Iñigo Arbiol, Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

Flickr-en bilduma ikusi  YouTube-en bideoa ikusi


CONVERSACIONES Sobre una economia mas humana

Conversaciones ALBOAN Fundazioko Zuzendaria, Mª Mar Magallon-ek eta DeustoForum Gipuzkoako zuzendaria, Felix Arrieta, ondorengo ekimenaren aurkezpenara ohore osoz gonbidatzen zaituzte CONVERSACIONES Sobre una economía mas humana
 

Ekitaldia hurrengo pertsonen partaidetza izango du:

  • Maria Luisa Guibert (Algeposa Grupo-ko CEO-a)
  • Ana Belén Juaristi (Engranajes Juaristi-ko Gerentea)
  • Maria del Mar Magallón (Fundación ALBOAN-eko Zuzendaria)
  • Guillermo Dorronsoro (Deusto Business School-eko Dekanoa)

Flickr-en bilduma ikusi   Video osoa    Video laburpena 


Ignacio CoboLa vulnerabilidad de Europa frente al avance yihadista en el Mediterráneo

Mediterraneoa funtsezko espazioa izan da gure europar izatea garatzeko orduan. Gero eta bereiziago dauden errealitateen arteko muga eta topagune izanik, haren itsasbazterrek geopolitika konplexua eratzen dute, gizarte, politika, erlijio eta ekonomia aldeko asimetria handiak.

Hain zuzen ere, hortxe egiten dute bat Ekialde astinduak, Magreb ezegonkorrak eta Sahel asaldatuak Europarekin. Ipar eta hegoaldeko itsasbazterren arteko zatiketak hain haustura handia erakusten du, non emigrazio, segurtasun falta eta gatazka egoera gero eta aztoratuagoak sortzen dituen: terrorismoa, migrazio krisiak, erlijioen arteko gatazkak, etab. Horren guztiaren aurrean, Europa gero eta ahulago sentitzen da eta hausnartu beharra du, posizioa hartu eta zirt edo zart erabaki, bere balioak babesteko.

Ignacio CoboIgnacio Fuente Cobo jn., artilleriako koronela eta Ikasketa Estrategikoen Institutuko analista nagusia, DeustoForumen egongo da irailaren 26an, gai horretan sakontzeko. Europaren hegoaldeko segurtasunaren zirrikitu guztiak hoberen ezagutzen duenetako bat denez, egoeraren, arrazoien eta martxan dauden ekimenen errealitatea ezagutzen lagunduko digu. Zuen zain izango gaituzue.

 

Flickr-en bilduma ikusi  YouTube-en bideoa ikusi

 


 

Amoris Laetitia: Necesidad de un nuevo discernimiento para el futuro de la familia

Mario IcetaJoan den apirilean aurkeztu zuen Frantzisko aita santuak Amoris Laetitia sinodoaren ondorengo aholku apostolikoa. Dokumentu horretan honakoa egin nahi da: “sendo baieztatu, ez familiaren ‘ideala’, baizik eta bere izaera aberatsa eta konplexua”, hizkuntza errealista eta hurbila erabiliz, bikoteei eta familiei pastoraltzako orientazioa eman, Ebanjelioaren mezua bizi dezaten, Jainko Aitak maitasun errukiorrez maite dituela jakinik. Idazki luzea da, 325 zenbakikoa. Bertan, familiek izaten dituzten egoera guztiak, mingarrienak bereziki, begi errukiorrez begiratzeko gonbidapena egiten digu Aita Santuak. Era berean, ez du gomendatzen idazkiaren irakurketa arina egitea; izan ere, “hobeto aprobetxatu ahal izango da (…) pazientziaz sakontzen bada, zatika, edo egoera jakin bakoitzean behar izan dezaketena bilatzen badute”.
Mario Iceta Bilboko apezpiku jaunak gurekin egingo du testuaren irakurketa eta interpretazioa. Hauxe azpimarratzen du: “honekin, Aita Santuak maitasunaren eta bizitzaren zentzurik sakonena berreskuratu du”.

Flickr-en bilduma ikusi   YouTube-en bideoa ikusi

 


La encrucijada de las personas refugiadas: una respuesta desde la Compañía de Jesús

Thomas H. Smolich SJEgunero, 40.000 pertsonak baino gehiagok utzi behar izaten dute euren bizilekua, gatazka armatuak direla eta. Kilometroak eta kilometroak egiten dituzte, etorkizun hobearen bila, beren herrialdeko mugen barruan edo Europako beste herrialde batzuetara bidean. 2014an, 59,5 milioi errefuxiatu izan ziren (ACNURen datuen arabera). Kopuru ikaragarria da, II. Mundu Gerratik hona sekula iritsi gabea.
Duela hilabete batzuk, Aylan Kurdi, 3 urteko haur kurdua, hilda agertu zen Turkiako hondartza batean. Elkartasun uholde bat sortzen hasi zen orduan Europan, baita beldurra ere: har dezake Europak hainbeste jende? Eta hala eginez gero, zelan eragingo lioke horrek segurtasunari?
Herrialde batzuek inolako baldintzarik gabe hartzen dituzte errefuxiatuak. Beste batzuek mugak jartzen dizkiete edo onura sozialak ukatu (osasun laguntza edo hezkuntza). Eta badira mugak erabat ixtearen alde daudenak ere.
Frantzisko aita santuak dioenez, egoera horrek galdera egiten digu gutariko bakoitzari, gure kontzientziari, eta erantzun etikoa, solidarioa eta inkonformista eskatzen digu, beldurra eta axolagabekeria alde batera utzita.
Jesusen Lagundia, Jesulagunen Errefuxiatuentzako Zerbitzuaren bidez, bizi-bizi ari da errefuxiatuei laguntzen. Zerbitzuaren zuzendari Thomas H. Smolich SJ DeustoForumen egongo da pertsona horien egoerak eskatzen duen erantzun etikoaz hitz egiteko eta Jesusen Lagundiaren esku hartzea zertan datzan azaltzeko.

Flickr-en bilduma ikusi   YouTube-en bideoa ikusi


Mujeres y laicado, ¿corresponsables en la Iglesia Católica?

Mujeres y laicado, ¿corresponsables en la Iglesia Católica?

2015eko irailaren 26an, Frantzisko aita santuak adierazi zuen Eliza Katolikoaren etorkizuna laikoen eta emakumeen eskuetan dagoela. Hala ere, hurbiletik begiratzen badugu, gizon zelibeen ahotsak du presentziarik handiena, emakume eta gizon ezkondu edo ezkongaiena –eliztarren gehiengoa osatzen dutenena– ia aditu ere egiten ez delarik. Ohitu baino ohituago gauden errealitate harrigarri samarra.

Gai horren inguruan hausnartzen du Javier Elzok bere azken liburuan: ¿Quién manda en la Iglesia? Notas para una sociología del poder en la Iglesia Católica del siglo XXI (PPC argitaletxea). Gai horren inguruan eztabaidatuko dugu datorren apirilaren 19an DeustoForumen.

Eztabaidan pertsona hauek hartuko dute parte: José Luis de la Cuestak (EHUko Zigor Zuzenbideko katedradunak), Carmen Bernabék (Deustuko Unibertsitateko Teologia Biblikoko doktoreak) eta Javier Elzok (Deustuko Unibertsitateko katedradun emerituak).

Flickr-en bilduma ikusi    YouTube-en bideoa ikusi

 

 

 

 


L'Europe et le monde islamique (Europa y el mundo islámico)

Henry Laurens

Henry Laurens frantziar historialari eta mundu arabiar eta musulmanari buruzko liburuen autorea da. Pariseko Collège de France-ko irakasle titularra da, Mundu arabiarrari buruzko Historia Garaikideko katedran. Hainbat ikerrarlotan espezializatu da: Europaren eta Otomandar Inperioaren arteko harremanak XIX. mendean, Frantzia eta Arabiaren arteko harremanak, Ekialde Hurbileko politika, europar pentsamendua XVIII. eta XIX. mendeetan, Palestina modernoaren historia 1799tik 1982ra. 1999tik, Ekialdeko Artxibologiaren Administrazio Kontseiluan lan egin du, Kairon. 2004an, Mundu Arabiarraren Institutuko Kontseilu Nagusiko kide bihurtu zen. Maghreb-Machrek egunkariaren talde editorialeko kide ere bada.

Ekitaldia Espainiako Institut français-en 2016ko Kultura Denboraldi Frantsesaren “Odisea Garaikideak” izeneko ekitaldien artean antolatu da.

 

Flickr-en bilduma ikusi      YouTube-en bideoa ikusi


El Prado en la Red: la transformación digital de un museo

Zugaza y MaturanaPradoko Museoa eraldatze digitaleko proiektu batean murgildurik dago, artelanen goi mailako kalitateko irudiak jasotzen dituen webgune bat eratzen. Bertan jorratzen diren ezagutza arloetan sakon eta zabal gozatzeko esperientzia erakargarria eskainiko dio erabiltzaileari museoak, era arin eta intuitiboan.
Esperientzia bakarra eta egokia sortu nahi da erabiltzaile bakoitzarentzat, objektu semantizatu eta elkarlotuen teknologia arrakastatsu batean oinarrituta: Museoaren bildumako 10.000 artelanen eta 1.800 autore baino gehiagoren eta bertako ondarea osatzen duten beste aktibo batzuen (20.000 hitzaldi, erakusketetako jarduera, dokumentu, artxibo, etab.) arteko lotura egingo da.
Gaian sakontzeko eta kulturaren eta teknologiaren arteko elkarrizketaren inguruan hitz egiteko, bi hizlari izango ditugu: Miguel Zugaza Miranda, Pradoko Museo Nazionaleko zuzendaria eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari ohia; eta Ricardo Alonso Maturana, GNOSS jakintza grafoak sortu eta ustiatzen diharduen enpresa teknologikoaren sortzaile eta zuzendaria.

 Flickr-en bilduma ikusi  YouTube-en bideoa ikusi


Justicia sin fronteras. Migraciones masivas y lucha contra la impunidad

Fannie Lafontaine 

Azken aldian bizi ditugun migrazio krisiek agerian jarri dute Europak sekulako erronka duela errefuxiatuak milaka heltzen ari diren honetan, inguruko herrialdeek bizi dituzten ezegonkortasun eta gatazkak direla eta.

 

 Gai hori aztertzeko, Fannie Lafontaine izango dugu, Lavaleko Unibertsitateko (Quebec, Kanada) irakaslea eta Kanadako nazioarteko justizia penalari eta giza eskubideei buruzko Kanadako ikerketako Katedraren titularra. Giza Eskubideetarako eta Darfurri buruzko Nazioarteko Batzorderako Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoko aholkulari eta Rio de Janeiroko Justizia globaleko zentroan abokatutzan aritua izanak gaiaren inguruko ikuspegi globala eskaintzeko aukera emango dio

Flickr-en bilduma ikusi   YouTube-en bideoa ikusi


La sociedad y la política frente a la extorsión de ETA contra los empresarios

Carlos MirandaCarlos Mirandak eskarmentu handia izan du lanbideko karreran. Diplomatikoa eta Espainiako enbaxadorea, segurtasun eta armagabetze gaietan aditua da. Hainbat kargu bete ditu nazioarteko politikan eta nazioarteko diplomaziaren hainbat arlotan. Espainiaren Washingtoneko, Algerko eta Erresuma Batuko enbaxadetan lan egin du, eta Espainiako enbaxadore-ordezkari iraunkorra izan zen NATO erakundean hainbat urtez.

 

Otsailaren 2an, hitzaldi hau eskainiko du Carlos Mirandak: “Retos a la seguridad internacional: evolución, presente y futuro”. NATOk gaur egungo nazioarteko krisietan (Siria, Ukraina, etab.) zein paper jokatzen duen jorratuko du.

 

 

  Flickr-en bilduma ikusi   YouTube-en bideoa ikusi


ETAren estortsioa eta indarkeria enpresaburu, zuzendari eta profesionalen kontra

Pablo DíazPablo Díaz Morlán (Bilbao, 1968) Ekonomia Zientzietako lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Geografia eta Historian lizentziatua UNEDen. Alacanteko Unibertsitateko Ekonomiaren Historiako irakaslea da 1997tik, eta Enpresaren Historiako ikerketa taldeko zuzendaria da bertan. Landu dituen ikerrildoak honakoak dira: Enpresaren historia, familia enpresa, Europako siderurgia, terrorismoaren ondorio ekonomikoak eta Marokoko Protekzionismoa.

 Sei libururen egilea da eta hainbat artikulu argitaratu ditu bertako aldizkari espezializatuetan eta atzerrikoetan, aipagarrienak hauek dira: Horacio Echevarrieta, 1870-1963. El político republicano (LID, 1999); Los Ybarra. Una dinastía de empresarios, 1801-2001 (Marcial Pons, 2002); Empresarios, militares y políticos. La Compañía Española de Minas del Rif (1907-1967) (Marcial Pons, 2015). Egilekidea da: Historia de la siderurgia de Sagunto (1900-1984) (Marcial Pons, 2009); Miguel Ángel Sáez Garcíarekin batera).

.
 Flickr-en bilduma ikusi  YouTube-en bideoa ikusi


La sociedad y la política frente a la extorsión de ETA contra los empresarios

IzaskunETAren indarkeria terroristaren inguruko ikerketek hainbat gai eta ikuspegi aztertu dituzte. Jorratu ez den alderdi batek enpresaburuen, exekutiboen eta profesionalen kontra zuzendutako estortsioko indarkeria horrekin du zerikusia. Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak

koordinatutako ikertalde bat ari da gai hori jorratzen gaur egun "La extorsión y la violencia de ETA contra empresarios, directivos y profesionales" proiektuan.

Azaroaren 30ean, Izaskun Sáez de la Fuente soziologoak hitzaldi bat eskainiko du, “La sociedad y la política frente a la extorsión de ETA contra el mundo empresarial”, aipatutako proiektuari buruzko mintegi baten barruan.

 

Flickr-en bilduma ikusi   YouTube-en bideoa ikusi


El diseño en y de las ciudades del futuro

CarmeloDiBartoloCarmelo Di Bartolo, industria diseinatzailea da 1980tik eta bionika eta diseinuari buruzko azterketak eta ikerketak egiten ditu. 1998anDesign Innovation sortu zuen, diseinu aurreratuko prozesuetako ikerketa laborategia. Esparru horretan garatzen ditu proiektuak eta ikerketak automobilgintzako, elektronikako eta etxeko tresna elektrikoetako enpresa ezagunentzat.

 

Stefano Paschina Ludum-en presidentea eta sortzailea da Mundu osoko lehenengo diseinu eskola da haurrentzat, ingelesez ematen dena, umeei euren trebetasunak, interesak eta sormena garatzeko aukera eskaintzen diena. Horren aurretik, Diseinuaren Europar Institutuko kontseilari delegatua izan zen, besteak beste.

Datorren asteazkenean, azaroaren 25ean, biek parte hartuko dute “El diseño en y de las ciudades del futuro” solasaldian, “Cities Fab Lab: Diseño en la ciudad, diseñando la ciudad” jardunaldiaren barruan kokatzen dena.

Flickr-en bilduma ikusi


Crisis de Solidaridad, Solidaridad ante la crisis

Crisis de solidaridad

Azaroaren 25ean, Jose María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorearen hitzaurrearen ondoren, “Crisis de Solidaridad, Solidaridad ante la crisis” izenburuko solasaldian arituko dira Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiken sailburua, Carlos Bargos, Cáritas Bizkaiako zuzendaria eta Daniel Izuzquiza, Pobles Units (Servei Jesuita a Migrants) zentroko koordinatzailea.

 

Krisialdiko garai hauetan sufrimendua dakarren errealitatea dugu. Elkartasunaz hitz egiten dugu krisiaren aurrean, askoren erantzuna izaten delako, baina baita elkartasunaren krisiaz ere, elkartasun gabeko erreakzioak sortu baitira eta krisia elkartasun eza justifikatzeko estimulua ere izan da.

Estatu sozialak krisi larria du eta ezinezkoa da “lehengora” itzultzea, horregatik sormen dosi handiak behar ditugu.

Elkartasuna indartzeko eta elkartasun guneak berritzeko proposamenak behar ditugu: Elkartasunarekin konprometitutako herritarrak; elkartasuna eraikitzen duen gizarte ehuna eta elkartasuna sendotzeko politika publiko berrituak.

Flickr-en bilduma ikusi   YouTube-en bideoa ikusi


Infraestructuras y operación de redes de gas natural. El sector en el País Vasco (Data berria: urriak 21)

Antonio LlardénDeustoForumek eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko (Deustuko Unibertsitatea) Energia Katedrak Antonio Llardén Enagaseko presidentearen hitzaldira gonbidatzen zaituzte, gas naturalari lotutako azpiegiturei eta sareei eta Euskal Autonomia Erkidegoko gas sektoreari buruzkoa.

Antonio Llardén pertsona ezaguna da energia eta enpresa esparruan. Gas Natural-Repsol Taldean egin du bere lan ibilbidearen zati handi bat eta bertan ardura handiko lanpostuetan aritu da, bereziki gas naturalari lotutako azpiegituren eta sareen eragiketen alorrean. Sedigaseko Zuzendaritza Kontseiluko presidentea izan da eta Eurogaseko Zuzendaritza Kontseiluko eta IGU-Gasaren Industriaren Nazioarteko Batasuneko Batzorde Exekutiboko kidea.

Flickr-en bilduma ikusi    YouTube-en bideoa ikusi


Florencio Domínguez: “La financiación del terrorismo de ETA en la democracia”

Florencio DomínguezETAren indarkeria terroristaren inguruko ikerketek hainbat gai eta ikuspegi aztertu dituzte. Jorratu ez den alderdi batek enpresaburuen, exekutiboen eta profesionalen kontra zuzendutako estortsioko indarkeria horrekin du zerikusia. Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak koordinatutako ikertalde bat ari da gai hori jorratzen gaur egun “La extorsión y la violencia de ETA contra empresarios, directivos y profesionales” proiektuan.


Ekainaren 29an, Florencio Domínguez kazetari eta saiogileak hitzaldi bat eskainiko du, “La financiación del terrorismo de ETA en la democracia”, aipatutako proiektuari buruzko mintegi baten barruan.

  

 Flickr-en bilduma ikusi
 



 Miren Agur Meabe: “Nire Arestiar Lauburuak”. Gabriel Arestiren Ondarea Zikloaren itxiera hitzaldia

Miren Agur MeabeMiren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) euskal idazlea da. Poesia (Oi, hondarrezko emakaitz, Bitsa eskuetan…), haur eta gazte literatura (Uneka… Gaba, Urtebete itsasargian…) eta narrazioa (Mila magnolia lore, Kristalezko begi bat….) landu ditu, eta hainbat aldiz saritua izan da, tartean Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi sariarekin eta Espainiako Kritika Sariarekin.


Gabriel Arestiaren Ondarea Zikloari itxiera emango dion hitzaldian, Miren Agur Meabek Harri eta Herri olerki liburuaren 50. urteurrenaren karira idatzitako Lau ohar denboraren orratzetan idazlanean jasotako “lau asterisko” aipatuko dizkigu: Gabriel Arestiren testuak irakurtzeak Lekeitioko idazleari sortutako oin-ohar biografikoak: bere Arestiar Lauburuak

 

 Flickr-en bilduma ikusi  YouTube-en bideoa ikusi


Udal haustekundeen gaineko eztabaida

DebateDatorren maiatzaren 18an, astelehena, Xabier Olano (EH Bildu), Markel Olano (EAJ/PNV), Juan Carlos Cano (PP), Denis Itxaso (PSE-EE) eta Juantxo Urrutia (PODEMOS) Foru Aldundiko hautagaiek jendaurreko eztabaidan parte hartuko dute Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, osoigo.com, DeustoForum Gipuzkoa eta Noticias de Gipuzkoak antolatutako saioan. Eztabaidagai nagusiak izango dira ekonomia eta fiskalitatea, gizarte politika, kultura eta Gipuzkoaren erronkak. Hautagai bakoitzak hasieran hitz batzuk esango ditu eta, ondoren, eztabaida librea irekiko da, gai bakoitzeko 20 minutuak osatu arte. Edonor etor daitezke saiora, baina aldez aurretik baieztatu behar da, deustoforum.gipuzkoa@deusto.es helbidera mezua bidalita. Eztabaida Xabier Riezu Deustuko Unibertsitateko irakasleak gidatuko du, eta osoigo.com-ek sustatutako Agora plataforman jasotako galderak ere txertatuko dira bertan.

Flickr-en bilduma ikusi


 Udal haustekundeen gaineko eztabaida

DebateApirilaren 21ean, Donostiako alkatetzarako hautagai diren Juan Karlos Izagirrek (EH Bildu), Eneko Goiak (EAJ/PNV), Miren Albisturrek (PP) eta Ernesto Gascok (PSOE) eztabaida publiko batean parte hartuko dute, osoigo.com-ek eta DeustoForum Gipuzkoak antolatuta, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean.
Eztabaidaren helburu nagusiak hauek dira: alde batetik, hauteskunde prozesua eztabaidaren muinean jartzea, prozesu politikoek duten garrantzia azpimarratuz; eta, bestetik, hautagaien eta herritarren arteko harremana eta elkarrizketa sustatzea, gazteei eta unibertsitateko ikasleei aparteko arreta eskainiz.

Eztabaidaren formatua galdera-erantzunen logikan oinarrituko da, hau da, ikasleek egindako galderei erantzun beharko diete hautagaiek, hautagaien arteko eztabaidari ekin baino gehiago. Hasiera batean, hautagaiei zuzendutako galderen txanda bat egingo dute antolatzaileek; eta, azkenik, 5 galderako “test” antzeko bat egingo zaio hautagai bakoitzari.

 

Flickr-en bilduma ikusi  YouTube-en bideoa ikusi


"¿Tienen futuro los derechos sociales?"

 Iñigo LamarcaDatorren astelehenean, 2015eko apirilaren 20an, Iñigo Lamarcak (2004ko ekainetik 2015eko apirilera Arartekoa izan denak) bere hausnarketak partekatuko ditu gurekin, “¿Tienen futuro los derechos sociales?” izeneko hitzaldian.

Azken mende erdian, giza eskubideak gero eta aitorpen eta onarpen handiagoa hartu dute. Hala ere, orain, krisiaren ondorioz sortu den errealitatean eman behar ditu bere fruituak erretorikak. Larrialdietan erakutsi eta baliatu behar dute botere publikoek lidergoa, herritarren beharrizanei erantzuteko. Une horietan erabaki behar da osasuna, etxebizitza edo ideiak jendaurrean adieraztea giza eskubideak diren ala ongialdi ekonomikoetarako gordetako pribilegio hutsak diren.
.

 

Flickr-en bilduma ikusi  YouTube-en bideoa ikusi


"Contando el mundo en femenino". Rosa Mª Calaf.

CalafDatorren martxoaren 8an 20 urte beteko dira Beijingeko Adierazpen eta Ekintzarako Plataforma egin zirenetik, genero berdintasunaren eta emakumeak ahalduntzearen alde.

DeustoForumek bat egin nahi du nazioarteko hainbat erakundetatik bultzatu diren ekitaldiekin, garai hartan Beijingeko Konferentziak zer esan nahi izan zuen, azken bi hamarkadetan zer gertatu den eta gaur egun zer esan nahi duen hausnartzeko. Hartu daitezke 1995ean hartu ziren konpromiso berberak?

Ospakizun horren barruan, martxoaren 9an, Rosa Mª Calaf kazetariak hitzaldi bat eskainiko du: “Contando el mundo femenino”. Horrela, emakumeen askatasunaren eta berdintasunaren aldeko konpromisoa berritzen dugu.

 

 

Flickr-en bilduma ikusi  YouTube-en bideoa ikusi


La centralidad de las víctimas y su significado ético-político

Reyes MateETAren indarkeria terroristaren inguruko ikerketek hainbat gai eta ikuspegi aztertu dituzte. Jorratu ez den alderdi batek enpresaburuen, exekutiboen eta profesionalen kontra zuzendutako estortsioko indarkeria horrekin du zerikusia.Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroakkoordinatutako ikertalde bat ari da gai hori jorratzen gaur egun "Memoria, Ética y Justicia" proiektuan..Martxoaren 3an, Reyes Mate filosofo eta irakasle-ikertzaileak hitzaldi bat eskaini du, “La centralidad de las víctimas y su significado ético-político”, aipatutako proiektuari buruzko mintegi baten barruan.
.

 

Flickr-en bilduma ikusi  YouTube-en bideoa ikusi