Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aurkezpena

DeustoForumaren ideia

Logo ForumDeustoDeustoForum erakusketa, hausnarketa eta eztabaidarako tokia da, unibertsitateko ikuspegitik egina, baina unibertsitate barruko zein kanpokoen partaidetzara zabalik dagoena.

Honakoak ditu oinarri nagusi: gizarteari baliagarri zaizkion ideia guzti-guztien onarpena, zorroztasun akademikoz azaltzea, analisi kritikoa eta eztabaida irekia egitea; eta hori guztia, gure gizarteko pluralismoarekiko errespetua ezaugarri dela.

Horrela, sarritan, ikasketen berariazko esparrutik kanpo geratzen diren ideien analisi eta eztabaidara zabaltzen da Unibertsitatea. Eta hori lortzeko asmoz, unibertsitatetik kanpoko arloetan kualifikazioa duten pertsonak hartzen ditu bertan. Ohiko hartzaile izan daitezkeen ikasle eta irakasleetatik abiatuta, zabaldu egiten du ikuspegia gizartean interesa izan eta hausnarketarako prest daudenengana unibertsitatea hurbilduz.

Gure errealitatearen ezaugarri dira ezagutzen sakabanaketa eta heterogeneotasuna, espezializazioa eta denon bizi arazoen inguruko iritzi aniztasuna eta dibertsitatea.

Testuinguru horretan, espezializazio arlo bakoitza bere baitan hermetikoki isolatuta ez geratzeko espazioa sustatzen du DeustoForumek, gure garaiko gizarteari baliagarri eta emankor izango zaizkion arazoei ekiteko baliagarri izango den espazioa. Horrekin batera, balio handiko zerbitzua ematen dio DeustoForumek gizarteari, gai eztabaidagarrien hausnarketa kritikoa sustatzeko inguru bat sortzen baitu, gai hori errespetuzko inguruan azaldu eta eztabaidatzeko, sarritan gorrotoak asaldatzen duen ezbaia saihestuz.

DeustoForum zikloetan egon ohi da antolatuta. Gai jakinak jorratzen dira, ikuspegi eta diziplina askotatik, zenbait aste edo hilabetetan zehar. Aldi berean, ekitaldi edo hizlari bereziak noizean behin artatzeko malgutasuna ere badu.