Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Argitalpenak

DeustoForum LibrosDeustoForumak, duela hogeitabost urte sortu zenetik, ardura handiz jokatu du hitzaldiak eta topaketak antolatzera ez mugatzeko, eta horien berri jasota gera dadin. Hasieratik bertatik argitaratu ditu emandako hitzaldiak jatorrizko hizkuntzan. Gehienetan zikloetan batuta eman ditu, nahiz eta batzuek, izan duten garrantziagatik, berariazko argitalpenetan plazaratu diren.

Ezagutza eskuratzeko konpromisoan eta zikloetan landutakoa ahalik eta gehien zabaltzeko, DeustoForumak sarrera librea eskaintzea erabaki du.

Sarrera librea (ingelesez, open access) bibliografia ekoizpenera hurbiltzeko beste modu bat da; horrela, irakurlearen eskura jartzen dira, modu librean eta berehala, Internet bidez irakurri, behera kargatu eta gorde ahal diren materialak. Izendapen hau duten tituluak, beraz, kontsultatu, ezagutzera eman eta aipatu egin daitezke -autoretza behar bezala adierazi beharko da eta obra osotasunean errespetatu beharko da-, finantza edo lege arloko eragozpenik gabe.

Ekimen hori dela eta, Deustuko Unibertsitateak abian jarri du zerbitzu hau, edukiak kudeatzeko, modu elektronikoan babesteko eta kanpora ahalik eta gehien zabaltzeko, formatu digitalean; eduki horiek zientzia eta ikasketa jardueraren ondoriozkoak dira, eta, horrela, pertsona kopuru gehiagoren eskura jarri nahi dira. Argitalpen Zerbitzuak aukera ematen du obra horiek bezeroak eskatuta inprimatzeko (Print On Demand), ohiko liburuaren formatuan; sistema horri esker, beti izango duzu eskura, eskatutako aleen tirada eta prezioa gorabehera.. 
 

DeustoForumaren argitalpenetara sartu